Siluetaz

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza

Euskaratik ei dator frantsesez mundu osoan horren ezagun egindako silueta hitza, zulo-tik alegia; etimologikoki, zuloak edo leizeak dituen lekua, hutsunea.

Harkaitz Canori irakurtzen hausnar egin dut, bere kapitulu edo kritika bakoitzak sakonean duen mamiari hoska. Bikaina da bere liburuaren laburpena, maisulana; errazagoa litzateke 110 orritan baino 1.000 orrialdetan zabal azaltzea sakonean esaten duen guztia. 

Birritan irakurriz gero, zirrikituren batetik istorio berria aterako zaidan sentsazioa daukat... Norberak eraikitzen duen nobela ezkutua baita. Chapeau!; hau ere euskaratik etorriko al da?

Goienak ere halaxe eskatzen digu, zutabea 1.000 hitzetara mugatzea kontatu gura dugun hori. Tamalez, konturatu gara askoz zailagoa dela murriztea dena esatea baino... Gutxiago gehiago dela baieztatzen duzu.

Honetan eskola dira mikroipuin idazleak, maistra bikainak txikitze ariketan. Ea Idoia Torrealdairen ikastaroa nabaritzen den: "Idazmakinari so paratu nintzen, silueta besterik ez zitzaidan etortzen akordura, ohean hain garbi pentsatutako aldizkarirako kontakizunetik". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak