Geo-anabasa

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2026ko apirilaren 30a

Zirimiria bezala tantaz tanta kulturaz bustitzeko asmo duina duen taldea da Bergarako Lanbroa.

Geopolitika hizpide zuen hitzaldira joateko parada izan nuen; eta, oso maila altukoa izateaz gain, buruan jira-biran gelditu zitzaidan gustura ikasitakoa Lanbroakideei esker. Kultura mara-mara hedatu guran, liburuak oparitzen dihardute Hego Amerikan. Eta munduan irakurle gehien dituzten egunkariak asiarrak ei dira, eta barra-barra igotzen. Kontrara, petrodolarrak ei dira munduko hegemoniaren orpoa, militarismoa finantzatzeko dibisa ezinbestekoa. Drone-bonba euri jasa ordainetan mehatxu. Palantir teknologikoko arduradunen manifestuak dio demokrazia eta askatasuna ez direla bateragarriak eta gobernuen ordez teknokrata eliteek gidatuko dutela gizartea. Barru-barruan izua barreiatuz.

Eta txinatarrak, apurka, isilean ilargia zuntzez josten eta laginak jasotzen, besteek argazkiak ateratzen dituzten bitartean. Eta, artean, Afrika dagokion lekua aldarrikatzen… Inork entzuten al diegu? Munduak jakintza lanbroa behar du, munduak behar gaitu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak