Neka-neka

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2025eko abenduaren 24a

Halaxe daude nekazariak, laborantzatik bizi nahi eta ezinean. Gizarteak bizkarra eman diegu azken hamarkadetan.

Baserritar asko, fabriketara halabeharrezko bidea egin zutenean, migrante bilakatu ziren haien herrialdean. Eta orain, diruz berritutako baserriak ala ezinean hutsik gelditzen direnak ditugu.

Jatekoa behar eta nork lurra landuko duen ez dugu aurkitzen egun. Hargatik, behar ditugulako, ezer baino gehiago lehen sektorea sustatu eta errespetatu behar dugu. Lapurdiko laborariek harrotasunez eta haien produktuak eskainiz txosna jartzen dute Baionako festetan. Tolosaldeko nekazariak iragarkia hedatzen ari dira.

Berezko handitzea ez denez gertatuko, merezi duten gorazarrea egin diezaiegun, kontsumituz, kalitatez elikatu nahi badugu, bederen.

Euskal Herria maitatzen badugu begirunea zor diegu hain berde eta oparo mantentzen dutenei, ortuak, basoak, zelaiak...

Santamas eguna gertu daukagula, Sustraia emakume baserritarren dokumentala ikustea merezi du, eta gero, erosketak egitera gerturatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak