Eta zenbat eta zenbat egongo ote dira?
Munduan zazpi korporazio handi ei daude identifikatuta jada. Kriptodiruen banku lapur abilak, eta hacker hazitegiak nonahi, estatuen lukraziorako.
Ziberespazioan gerran gaudela diote. Lurrean bezala lainoan ere. Dirudienez, tirabiran dauden herrialdeetako informazio iturriak blokeatu egiten dira, nahita. Pertsonen eta azpiegituren gainetik baitaude gudu-zelai horiek. Ziberterrorismoa puri-purian.
Eta zibersegurtasunean dihardutenek, lapurren etengabeko berrikuntzen atzetik, milioika alerta monitorizatzen dituzte une oro. Eta paraleloan, phishing-ean arrantzatzen dituzten enpresak gero eta gehiago dira. Garesti ordaintzen dute.
Norbanakook, ulertzen ez dugunok, hartzen al ditugu behar besteko neurriak, sakelakoa zaintzen, adibidez?
Adimen artifizialak lana kenduko digun beldur gara, baina ez al digute lehenago nortasun agiria, bankuko kontu korrontea, ahotsa edota nortasuna lapurtuko... Argi ibili!