'Bixau'

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2025ko ots. 28a, 00:00

Feijoo jaunari zera entzun nion behin: "Hemen ikasi dut zer den tardeo-a".

Hain fuste gutxikoa iruditzen zait gizon hori, ezen hitz hori entzuten dudan aldiro tripako mina egiten zaidala.

Hitz berriak sortzen dira une oro, edo espresioak, ohitura berrien azalpenerako. "Afaldu, denbora galdu", esaterako, izugarri gustatzen zait, gure garaian "kafe torero" esaten geniona azaltzeko. Nago azken jaietan "bazkaldu, denbora galdu" ere egiten hasiak ote garen… Eta siesta ere, eguerdi osteko lo-kuluxka, bazkalaurreko bilakatzen ari ote den… "artzain loa", alegia.

Hargatik jarri gara lagunok arratsaldeko parranda adierazteko hitz baten bila, eta bixaua atera zaigu. Hau da, egin dezagun bixau edo atera gaitezen bixau-an, eta ez tardeo-an.

Guretzat "tipikoa" zena "mitikoa" bilakatu da… lehenago ere egiten zenari esaten genion guk "tipiko", eta gaur, betikoa balitz bezala, mitoarekin lotzen dute gazteek, are politago eta erakargarriago eginez.

Denborak azkartu diren heinean, orain dela gutxi gertatutakoa aspaldiko sentitzen dutelako, akaso.

Mitoaroa ote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak