Ingurumen tributu adierazlea, hondakinak zabortegietan uzteagatik eta haien errausketagatik ordaindu beharreko zerga. Guztiok gehiago pagatzera birziklatzen ez denagatik?
Bada, ekin diezaiogun lanari. Horretarako, zero hondakin sortu, erdarazko 5R+ pausoak segiz: Murriztu, Berrerabili, Konpondu, Zaharberritu, Birfabrikatu, Birdefinitu, Birziklatu, Birpentsatu, Birsortu…
Nago bakoitzak bere beharrak berraztertu beharko ditugula. Bide-orriak dio arropa berriak, zero kilometroko denda batean erosi aurretik, etxekoa erabiltzea dela egokia… Eskuz norberak josi eta trikotatuz gero, hainbat hobeto. Jan-edanak murriztu lehenik, eta gero, ekologikoa hobetsi. Erregai gutxiena kontsumitu: oinez, gero bizikletaz, eta garraio publikoa kotxea baino lehen. Hegazkinean bidaiatu ala furgonetan. Tabernan etxeko patxarana edo eskoziar whiskya edan.
Ziur nago bakoitzak kontzientzia lasai edukiko duela, koherentea norberak egiten duen mailarainokoa dela pentsatuta, eta, hortik aurrera, inkoherentetzat hartuko ditu besteak.