Autobusen abiaduraz

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2024ko ots. 4a, 00:00

Ze azkar doazen autobidean zein herrian… ikaratzeraino, zebra-bidean zain zaudela… presaka, erlojuaren kontra balihoaz ere.

Gero eta bus gehiago dago, mugikortasunaren mesedetan. 50 pertsonako autobusak, gidari bakarreko 50 auto ordezkatzen ditu, eta egin kontu…

Baina badago zer hobetu. Bidaia-txartelak online erosteak lehentasuna du autobusera igotzerakoan, Mugi eskuetan izanda ere… Eta lekurik ez badago, espaloian utziko zaitu txoferrak.

Roneoko geltokian egoten diren 40 lagunentzako goizerokoa da hori, lanerako edo unibertsitaterako funtsezko garraioa izan arren espaloian gelditzen baitira batzuk, leku faltagatik.

Nonbait, ez zaizkio kontuak ateratzen enpresari bi autobus edo handiago bat antolatzeko. Bestalde, Gasteizera autobidetik zutik joateko aukera ematen dute… segurtasun-uhalik barik!

Autobusak ez al lirateke irabazi asmo gabeak izan beharko, publikoak, guztiontzako, funtzioz eta ekonomiaz, eta, bide batez, sarriago-edonora eskaini? Prentsaurrekoak aldiro eman baino gehiago, zer nora begiratu badago!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak