Azaroa, hazil oparoa

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2023ko aza. 24a, 08:22

Bikaina izaten ari da hil beltza. Emakume Txokoak 20 urte ospatzeko jardunaldi feministak, Onintza eta Ainhoaren hitzekin brodatuta, eta "Emakumeak fabrikatzen" hasi dugu azaroa.

Jesusiren omenaldiarekin ondu da herriko emakumeei zor zaien aitortza. Perlata neskei nire miresmena. Egunen batean denok beharko dugun zaintza ere bistaratu dute.

AEDk 40 urte. Topagunean adostutako euskalduntze aro berriko jardunbideari ere oratuko diogu. Eta azken festa, aspaldian elkar ikusteko gauden, artean Txatxilipurdi ez zeneko, begiraleen bilgune bilakatuko zaigu.

Emakumeen hileroko azokari begi-bistakoa da arrakasta handitzen doakiola. Inurrikoek emakumeak bertso kantuan Tabuen kutxatik oholtzara dakarte. Eta O Corno, Un amor filmak… eta Irati Jimenez…

Azaroa=Hazila, hazia ereiteko garaia, feminismoz eta euskaraz hunkitutako hil emankorra izan dugu eta dugu oraindik gozagarri. Argentinar emakume bati entzun nion: "Ez dugu aukeratzen, hautatu egiten dugu". Arrazoi du, onik ezean, txarrena ez dena hautatzen dugula sarri, baina ez beti!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak