Irakurri diot Aingeruri, politikariek argi daukatela %20 migratzailea dela laster, eta haien integrazioak arduratzen dituela, kanpainetan behinik behin.
Ikastolek ere ikusi dute segregazioak ez duela onurarik, etorkizuneko ume horien helduleku, ireki dute publikotasun adostu baten bidea.
Denak seinale izaki, kezkatuenak euskaldunok izan beharko genuke, euskara galdu gura ez bada; abegikorrak izan haiek euskara besarkatu eta bere egin dezaten, gogoz eta gustuz.
Nola, egin arrera eta harrera. Auzolanean bidea lausotzen badakigu Arrasaten.
Elkartasunez, adeitasunez batera parte hartzera gonbidatuta: aterpe bila, lana eta paperak lortzen lagundu, euskara eskolak ala mintza taldeak musu-truk eskaini, kirol eta kultura esparruak partekatu…
Egin diezaiegun diosala.