'By-pass'-a

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2023ko mai. 5a, 00:00

Artean ikusteko nago Urkulu xahutu eta herritarrok eta industria paralizatu zituen tutu erraldoiarekin argazkia.

Eskerrak esperantzarik badagoen epe luzera lan egingo duten bestelako hautagaiekin:

Behingoz, maketen ordez, kirol-gune sostengarriak bermatzeko.

Batik bat, mugikortasun portaerari itzulia emango diotelako.

Azkar hirigintza taktikoa behar dugulako. Etorriko diren 50 graduko egunetan, guztiok ados egongo garelako asfaltoak eta automobilek berotasuna areagotzen dutela. Galipotaren lekuan oinezko eta gurpilentzako espazio berdeek irabazteko.

Arrasate, bi ibairen artean dagoen herria izanik, errekak bistaratzeko, leku atseginak bihurtuz, gerizpean eta uraren freskuran paseatzeko.

Herria gozatzeko leku bihurtuz, dendak sostengatuz, trabak jarri beharrean.

Atari guztietan berriztagarrien sormenerako bizilagunei laguntza emateko.

Eta, irudiari erreparatuz, azkenaldian eraiki eta hurrengo mendean oraindik zutik iraungo duten eraikinen estetika Arrasatek merezi ez duelako.

Eskerrak udal hautaketa ezberdinerako aukera baden.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak