Esku nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2023ko ots. 11a, 00:00

Antzinatik gaude banatuta bitan, gorputzaren atalak lez ardatzetik erdibanatuta, bitan pentsamoldea eta klasifikazioa, onak eta txarrak, zuria eta beltza, karea ala hondarra… Esate baterako, eskuak.

Politikan eskuina da kontserbadorea, edo, bestela esanda, ezer aldatuko ez lukeena, klaseak bere horretan mantentzearen aldekoa. Eta ezkerra, aldiz, aldaketaren aldekoa, progresistatzat jotzen da.

Eta gure buruak nola klasifikatzen ditu bere inkontzientean? 

Bada, eskuina –erdaraz, behinik behin– zuzena, zuzenbidearekin lotuta, ondo dagoena, gehiengoak idazteko erabili ohi duguna, bidea zuzen egiten dakiena, eskubideak dituena, tentea. Ona ei da eskuina izatea!

Eta hara hor ezkerrari buruz gure buruak dioskuna, ezohikoa, utzia –ingelesez–, siniestroa –italieraz–, bestea, txarra…

Hargatik pentsatuko du eskuin botereak berezkoa duela agintzeko dohaina, autobidean eskuinetik aurreratzen duenak modura, jende xehea ez dela kudeatzeko gai ustez eta aldaketak zailduz. 

Irulegiko hark zergatik hautatuko ote zuen eskuin eskua?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak