Konpetentzia

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2022ko aza. 18a, 00:00

Behar bat egiteko orduan, izan trebetasuna zein ezagutza, besteekiko diferentzia neurtzean datza gizarte honen azken boladako gaixotasuna.

Osasuntsua dela eta, kirolera buru-belarri jo dugu, ezinezkoak imajina genitzakeen balentriak osatzeraino, zein baino zein azkarrago, zein baino zeinek ordu gehiagoan ekinean.

Ikasketetan ere bertsua da egoera, selektibitatea helburutzat zein baino zeinek nota altuago, gutxieneko nota igoaraziz, arrainaren buztanarekin jiran.

Asteburuan, aldiz, egin dugu ekintza gogoangarria, taldean abiadura berean eta batera egin dugu korrikaldia Arrasatetik Gatzagara, garai bateko zortasun-bidetik. Gozatu dugu, Irulegiko eskuaraz bidean kontu kontari eta dutxa beroaren ondotik ere.

Urtero, feria egunez, Yoli eta Gerrari otu zitzaienetik egiten da, dortsal baten prezioan bazkaltzea hobetsita. Honela, urtez urte jende berria batzen jardun dute, ezezagun izateari utzi eta gehiago erakartzeko asmoarekin.

Amorerik eman gabe taldearen beroan, nork bere konpetentziak komunitatearen baitan garatzea... zer hoberik?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak