Amultsua

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2022ko uztailaren 2a

Hamaika gazte-n hamaika ikaskide aritu ginen atzera begirako kontuez berbetan. Eta batek esan zigun: "Argi izan gaur baino hobeto ez garela inoiz izango!". Gorputzean ajeak ditugula edo… Bogan dagoen Chem-sexa azaltzen zigun bitartean. Alta, azken irakurketa kuttunek bestelako argia erakutsi didate:

Karmele Jaiok Ez naiz ni errelatoetan dio: "Zailena ez da zahartzea, zahartzen hastea baizik". Atakan zauden onarpena, besteen begirada nola aldatzen den ohartzea. Haren edozein libururekin fusionatzen naiz, nire bizipenak diren sentsazioaz.

Miren Amurizaren Basa-k maisulana den Amama filma ekarri dit akordura. Bizimodu ezberdinen arteko talka idazkera soil eta bikainez jantzia.

Eta Itxaro Bordaren Euri zitalari esker, bizibide berrira doan pertsonaiak Itoizek modura harrapatu nau, hiztegia alboan, elearen dantzan miretsita. 

Eta nola ez, Arantxa Urretabizkaiak Azken etxea-n ederto islatzen du etapa aldaketa baten desioa. Eta berak dioen bezala, gurago nuke zahar errebeldea izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak