ZelenskInes eta alaitasunak mantentzen dituzte kartoizko gazteluak zutik amaiera gabeko gerra honen pasarteetan. Azkenean, FrankesPutin-en ama-k izango du guztiaren errua, avotx batzuek dioten moduan, feminista dira ama eta alabak dituztela eta, emakume eredua hurbil daukatelako… Holakoekin, Atotxako birjinari ere bihotza izoztu-ko liezaioke eta Manolitaren hiru ezkontzak ez lirateke posible izango. Julio Verneren irakurle-en bidetik, Malena tango izena duen herrialdera bidaiatzea besterik ez da gelditzen, gerratik urrun alde egitea, alegia, Mariano Bidasoan geratu arren.
Halaxe laguntzen digute irakurketek mundu honetako axolagabekerietatik ihes egin eta momentuaz gozatzen.
Irakurtzeak isolamenduari aurre egin, kulturak ulertu, harremanak hobetu eta begirada zabaltzen lagun diezaguke, eta, aldi berean, premiazkoa dugun sormena suspertzen.