Lagunaren ama erresidentzian dagoela-eta sufritu ei du, amak berak baino gehiago. Asko kostatu zitzaion zainduago egongo zela konbentzitzen, eta hara non, behin bertan, amak gimnasia aukeratu duen pastelak egin ordez, alabak sekula asmatuko ez zukeena. Etxeko bakardadetik taldean plana izatera igaro baita. Pozik dago orain.
Pandemia bilakatu den bakardade ez hautatuak arduratzen nau, bihotzaren negu ilunetik nola atera, nola tristura poztasun bihurtu... Isolamenduaren gotorlekua setiatzeko modu bakarra baitago: besteekin komunitatean.