Apaltasuna. Anbizio justua

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2021ko aza. 7a, 00:00

Baliabide mugatuek agintzen dute ekonomia errealean, ez dago gehiago dirua fabrikatzerik; beraz, sormena aplikatu beharko da herria diseinatzerakoan. Proaktiboak izan erreaktiboak beharrean. Geltoki inprobisatua adibide. Birritan eraiki beharrean, aldez aurretik plan urbanistikoan ondo pentsatua balego, merkeago denontzat.

Zenbat diru kostatzen da bidegorri sarea espaloi gainetan… Deskarbonizazioaren bidean, hirian 30 km/h abiaduran, bizikletaz ere errepidetik joateko bi marra margotzea besterik behar ez denean, mapa osoa berehala osatuz.

Aisialdia, diseinatu al da gura dugun eredua? Ideia batzuk: terrazetatik at adin guztietarako kirol eta kultur esparru irekiak eta anitzak nahieran aritzeko, aterpeak ere bermatuz…

Probestu ditzagun parkingak, azokarena bera ere. Prezio berean, hobe aterpean aparkatu, eta kaleak oinezkoentzat hedatu.

Bizikletak alokairuan nonahi jarri. Naturarekin konektatu, parkeak irisgarri egin, gozatzeko diseinatu.

Hirigintzatik hasten baita herria eraikitzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak