Orojaleak

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2021ko uzt. 16a, 00:00

Sostengarriago bide, haragi kontsumoa murriztea gomendatu dute autoritateek. Eta badu zentzurik. Harakinek eta abeltzainek altxa dute ahotsa. Eta ez zaie arrazoirik falta ere.

Ez baita gauza bera abeltzaintza estentsiboa, zelai zabaletan hazitakoak, edo intentsiboan, hazitegi industrialetan gizendutako okelak. Hauek, errentagarritasuna bilatuz, eraitsitako basoen landetan produzitutako palma olioz eta soja transgenikoarekin elikatzen dira. Zenbat eta pertsona gehiago, are eta animalia gehiago C02 arnasa botatzen... harik eta xurgatzeko zuhaitz gutxiago.

Badakigu arrainek anisakia edo mikroplastikoak dituztela barruan; zer ez ote dute behi, zerri, ardi edo oilo horiek.

Beraz, komeni dena haragi kaltegarriak saihestea da. Hanburgesa, zein saltxitxa, zein barbakoa kate handietako jakiak, ahalik eta gutxien irenstea, alegia.

Bide batez, jaten dena kalitatezkoa dela bermatu, 0 km bidaiatuz, herriko harategiko baserrietako txahalarenak, hala nola basoko basurde kuoten okelari ere labela ipiniz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak