Kontatu didate, familiako norbaiten zaintzarako kontratatu nahian, migratzaileek egiten dutela lan hau gehienetan, eta paperik ez dutenei eskura ordaintzen zaiela. Baita ospitalean inoren arretarako, aukeraren batez baliatu behar eta erizainek erakutsiko dizute zerrenda. Hala nola, etxeko lanetarako.
Kontatu didate ez nekiena, migratzaileek hiru urte jardunean egin artean ezin eskuratuko dituztela paperak. Eta ondoren, norbaitek gomendio gutun bat idatzi beharko du, zein langile fina den ziurtatuz… herritartasuna eskatzeko eskubidea izan dezan. Halabeharrez, beltzean beharra egitera behartzen ditugu.
Ez da, bada, hobe izango guztion zergekin zerbitzu publikoak mantendu, eta haiek sistemaren parte aktibo izatea? Bada, eman bezaie behin-behineko paperak hasieratik.
Urrutitik etorri, larrutik eta poltsikotik, garesti ordaindutako beldurgarrizko bidaia egin ondoren, zer ez lukete emango paperak emango bagenizkie.