Irakurri dut Angela Merkelen janzkera soil eta apainduran urria estimatua dela.
Irakurri dut Jacinda Ardenek iruditeria zaintzen duela, zer eta nola esaten duen. Herritarrei maoriz eskertu zaiela, eta haien mantua soinean ere eraman duela protokoloetan.
Irakurri dut Kamala Harrisek oso zaintzen duela zer aditzera eman. Sufragisten traje zuriz, edo langileen antzera zapatiletan. Ozen esan du lehena bai baina bakarra izateko asmorik ez duela.
Beste muturrean ikusten ditugu, ordea, On Kixoteren bizar puntadunarekin. Zein gorbataren korapilo bikoitzaren handitasunarekin.
Argazkiei erreparatu eta zenbatu besterik ez da egin behar, kontatu, zenbat halako eta bestelako, oraindik.
Irakurri nahiko nuke emakumezko lehen lehendakariaren izendapena.
Irakurri nahiko nuke, emakumezko lehen Mondragoneko presidente, lehen presidente-orde,... eta abar luzea.
Izenak dakarrelako izana.
Ikusi eta entzun nahi dut, izatetik eraldatzen.