Mafaldak 50+

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2020ko urr. 24a, 00:00

Berezia izan behar zuen... Aurten, gerria mugitu, 80ko hamarkadako abestiak kantatuz eta orduko kontuak akordura ekarriz barre egiteko plana geneukan.

Guk 50ak ospatu gura genituen, garaiko ikastolan lagun ginenok eta kintook. Halakoetan partekatzen ditugu gazte gineneko hamaika istorio, hala nola denda txikietan erostean botilen kaskoak txanponen truke itzultzen zirenekoak, arropak, sarritan amek josi eta jertseak trikotatzen zituztenekoak...

Akordatuko gara: Kanuto, Kuku, Alai eta Gurea zinemak, Uriarte eta Margola, gozo dendak, Gorabehera eta Hire... Erdiko kalean atez ate lau zapata denda... Nola lehen erakusleihoz jositako kaleak pertsianak eraitsita ikusteaz ohitu garen. Eta hara paradoxa! Aspaldi ikusi gabeak elkartuko ginateke 0. kilometroan. Nahiz eta egoerak bortxatuta ospakizunak 50+era atzeratu, sekula ez denez berandu, hobetzeko aukera baliatuz amazonia-tik, zentzu guztietan, bertakoa erostera itzuli beharko genuke. Bestela, Mafaldak egun galdetuko zukeen moduan: "Zergatik dago pobrezia mapa mundiaren iparraldean?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak