50ak atean, ez dagokizun tokira ez joatea erabakitzea dagokizu. Eta konturatzen zara aprobetxatzeko modu goxoena ezer ez egitea dela. Hau da, hain preziatua zenuena, orain, zertan pasa planifikatzen ez duzu tenorerik galdu nahi. Eta astia da lasaigarria, begirada lausoarekin bizitzea ingurunea. Heldutasunetik eta arritmiatik. Eta zoriontasuna baloratzen duzu. Zure osasuna eta ingurukoen maitasuna. Eta gaurko belaunaldien borroka geurea ere bada. Haiei bidea eman eta bultza egingo dugu, adinak ematen duen boterea egoki erabiliz gero. Denbora laburtu ahala ez duzu presarik ezertarako… Etxeko-lanak eginak dituenaren antzera.