Ohartuko gara zoriontsu ginela

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2020ko mar. 28a, 00:00

Telelana, teleikasketa, telebista, teleordainketa, telefonoa… urrutirako bideak ireki ditugu, eta orain inoiz baino hurbilago egotea dagokigu: etxekoei, auzokoei, pentsamenduei, sentimenduei… lurrari konektatuta.

Norberaren onena ateratzeko garaiotan, konturatu gara bageneukala bila ari ginen guztia. Esku artean geneukan eta bila jarraitzen genuen, ezikusiarena eginez. Besteena beste eta gehiago gura genuen, txikikeria guztiak erosi zitezkeelakoan. Eginahalean, azkar bizi, lan eta lan, korri eta presaka, jan eta jan, eta azkar lo eginez jabetu gabe. Kontaminatu, kontsumitu eta murtxikatu gabe dena irentsiz. Eta depresioaz, antsietateaz edo estresaz ginen kexu. Betaurrekoak behar genituen, norberaren ispilura begiratu eta ikusi, so egin eta konturatzeko. Amaieran, zer garen baino gehiago, nor garen izango da funtsezkoa, memorian geldituko baita nola gainditu dugun egoera eta nolako osasuntsu ateratzen garen.

Nago, mundua gelditu den honetan, atzera biratu eta zoriontsu ginela ohartuko garela, gizarte berria sortuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak