'Patxamama'

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2019ko abe. 6a, 00:00

Elikagaien sozialismoa zioten 30 urte dela, printzipioz eta printzipioengatik ingeniariek eta maistrek artzaintzara salto egin zutenean. Balore sendoak behar dituzu izan, horrelako erabakiak hartzeko. Egun, bagoaz bidea berregiten, gutxi batzuen borrokari esker, edo halabeharrez, beste zenbait gaietan lez. Zer egin dezakegu artzain-nekazari izan gura ez dugunok?

Badirenei, naturarekin harmonian bizi direnei, lagundu eta haiekin orekan bizitzeko zubiak eraiki, a-z-o-k-a-ra joanaz, bertako produktuak ekoitzi eta kontsumituz eta behar beste baino gehiago ez erosiz eta ezta hondatuz.

Alegia, ondo jan, jaten emateko.

Naturak gu onartzea nahi badugu, umiltasunez jokatu beharko dugu eta instituzioek egiten ez dutena, lurrarekin konektatzen gaituzten pertsona horien biziraupena bermatuz eta babestuz! Gure lagun Juanjo, edo Ane, edo Mariasun, edo Idurre eta Nerea, edo Rakel, edo Tomas... eta beste hainbatek eskuak luzatzen dizkigute, ama lurrarekin konexioa gal ez dezagun.

Guk haiena kontsumituz, haiek gu eutsiko gaituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak