Ilargian bizi

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2019ko uzt. 27a, 00:00

Ez dago ezer Ilargia eta Lurra fisikoki konektatzen dituenik, eta, hala ere, etengabe gugana tiraka ari zaio Lurra Ilargiari.

Eta honek planetaren orbitan lerro tangentzial perfektua irudikatzen du. Bi gorpu zerutiar, balsean dantzan, bikotea balira bezala. Euskaldunontzat, hilen argia edo ilunean argia izan da, itsasargi baten bide, zeruargi gidari bat. Eta bestalde, ilunari beldurra, babes faltan, ilbeltzetik datorkigu. Eta Ilargiak gure itsasoa ere maneiatzen du, mareak noiz bizitu erabakiz. Olatuak eraikiz. Eta naturaren egutegian, eragin ziklikoa du, 29 egunetik behin gertatzen baitira mirariak. Bizitzeko, bata zein bestea behar ditugu, hala beharrean. Eta lurtarrok, Ilargira joan nahi eta 50 urte pasa diren honetan, bertan estazio finkoa jartzea erabaki dugu.

Susmoa dut, zaborra itsasoan ezkutatu bezala, orain arte aldaketa klimatikorik onartu ez duten lunatiko-ek Martera ihesi joateko planak egiten dihardutela. Berandu batean, gehiengo lurtarrok hemen gelditu beharko dugu, ala denontzako plaza egongo da?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak