Zita prebia

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2018ko uzt. 27a, 07:43

Komisarietako funtzionarioak. Inoiz eguzkia ikusten ez duten bizidunak bailiran; bertan lo egin eta goizetan jende aurrera ateratzen direnak.

NAN eta pasaporteak egiten dabiltzan makinak. Halako batean, "Gasteiz" irakurri du funtzionarioak nik betetako paperean, eta esan du: "Ah, euskaldunasss!", bat-batean ulertuko balu bezala. Noski, euskaraz hasi zaigu; beno, saiakera egin du, eta ostean, erdarara pasatuko dela abisatu digu. Txalaparta doinuak entzun ditugu nonbait. Orduan esan diogu: "Ez dizugu eskatu egiterik ere". Eta berak: "Aizu, ni ere euskalduna naiz gero, e!". Aibalaostia, eta harro gaude!

Ze demontre gertatzen zaie polizia administratiboei… edozein komisariatan aurpegi bertsuak ikusten dira. Badirudi ez direla oso kontent haien lanekin, edo herritarrekin. Eta hala esan zigun: "Jakizue pasaportea egiteaz gain, NAN egiteak lanetik 15’ beranduago ateratzea suposatzen didala". Gu mutu. Eta jarraitu zuen: "Baina horrek zuei ez dizue axola, noski". Gu orduan ere ixo! Barrunbetik aterako liratekeen orroek ez lukete lekurik haren ulermenean, gure denbora ez baitu inoiz aintzat hartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak