Bota pilota!

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2017ko aza. 26a, 00:00

Esfera borobilak badu garrantzirik munduan, hari emanez gozatzen baitugu sarritan, ostikoka, eskusartak emanez, edo eraginez… jokorako aukera anitz eskainiz.

Jokoa kirol taldean bada, fisikoaz gain, lidergoa, ekintzailetasuna, elkartasuna, parte-hartzea… denak batera jorratzen dira, taldearen onuraren helburuari jarraiki, erkidegoan murgil egin eta motibazioz blai ateratzeko.

Taldean aritzea, bizitzan bezalatsu, gizarte sarean murgiltzea baita. Pertsona ororen erronka da, bakunak ez baitauka zentzurik, ez bada familian, lagun artean, lanean, eskolan, auzoan… jende artean erroldatzea.

Gurean eskubaloiak du presentziarik, eskuz esku pasatu eta gola sari bilakatu arteko baloi jokoak. Tamalez, nire gaztetako garaian ez bezala, neska taldea gaur ez dago bermaturik. Hala ere, seguru nago gura izatea ez dela arazoa.

#sportwithvalues mugimenduak baliatzen dituen legez, animatu gura nituzke neska-mutil oro edozein talde-kirol egitearen onurak dastatzera. Etorkizunerako prestakuntza makala baita, coach-aren laguntzarekin, gaztetatik talde izaera lantzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak