"Nahi dogunien, nahi doguleko, aske maitte, aske bizi!". Orain aste batzuk, neskato nerabe hark gurasoei idatzi bezala, nola bere eskolan modako galtza laburrak aldaraztea eragin zioten, 30 graduko egun sargorietan. Kamiseta motzak jada ez janztera amore emana zuela, baina larregia zeritzon prakak motzegiak zirela irizteari. Mutilen begirada lizuna eta tentazioa pizteko arriskua ikusten zuten, behinik behin, eskola arduradunek.
Eta bere amorrazioz, gurasoei ok egin zien, ea mutilei mugak ala Gizalegez-ko jokabideak zein diren erakutsi beharrean, zergatik diren beraiek galtza motzegiak ala soineko transparenteegia erantzi behar dutenak…
Eraldaketa sozial honetan oraindik tentuz ibili behar dugun zalantzarik ez dago, bai gura denean eta gura ez denean ere bai, hain zaila egiten zaigun ezetza onartuz. Bai eta, ondo dagoena sustatuz, eta oker dagoen horri ongi egiten irakatsiz.