EITBn azpitituluak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2017ko urt. 20a, 10:03

Zinemaldian gero eta pertsona gehiagok parte hartzen du.

Ilusioz betetzen oi da zinemaz zinema ibilian eta pelikula bat baino gehiago ikusiz egun bakoitzean. Zerbait berezia egin duzun sentsazioak biltzen zaitu, egunerokotik at. Eta osteko tertulietan, aipatuena, beste hizkuntza baten ikus-entzutearena gailentzen da. Zinema bertsio originalean ikus-entzuteak zirraragarria bihurtzen baitu momentua.

Honen harira, ideia bat datorkit: zer gertatuko litzateke Netflix-en beharrean, serie famatuetako bat, EITBn, gazteengana, bertsio originalean eta euskarazko azpitituluekin helduko balitz? Inork esango luke bide horretatik euskararen erabilera ez dela bermatzen. Baina bai ulermena, kostuak gutxitzea eta handiena dena, ikuslegoa erakartzea, baita euskaldun berriak ere. Formula perfekturik ez da egonen, baina frogatu ezean aukera galdu besterik ez da egiten. Azpitituluak.com Luistxo eta lagunen webmasterrak ahalbidetzen digu filmak bertsio originalean ikustea, euskaraz irakurriz dialogoak. Iaz jaso zuen Interneteko Argia saria, eta, diotenez, horrek jendea animatu eta 2016an, webgune honek ekarpen berri gehien ikusi dituen urtea izan da. Bada, beraz, ikusle potentzialik!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak