Emakumeak musean

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2016ko api. 8a, 09:10

Musean entzerrona batean ikasi nuen.

Oraindik gaztea eta eskolan ikasten nuen garai haietan, normala zen ogiaren prezioaren igoeragatik zein torturen salaketagatik greba egitea. Akorduan dut gau osoa esna pasatu genuela eskolako sarrera eta eskaladatan lo zakuetan sartu ere egin gabe. Gau hartan musean jokatzen irakatsi zidaten, nahiz ta gerora gutxitan praktikan jarri, ondo barneratu nituen jokoaren gako eta rolak betirako. Musean, gakoa apustu egitea da, karta onak izan ala ez izan pronto edo gezurretan ibili. Harrokeria duenak balentria erakusten du, orduan, batzuek amore ematen dute eta besteekiko miresmena handitzen joaten ohi da. 

Musa izan da gure gizartean gizonen jokoa. Oraindik orain gutxienek kartak eskutan partida egiten duten bitartean, mus-ean balego bezala jokatzen dituzte kartak egungo kudeatzaile askok. Enpresetan, nahiz eta emakume kopurura tantakaz tantaka gehiagotzen doan, oraindik %50era heltzeko urrun egotetik, kudeaketa mahaietan oraindik ere distantzia handiagoa dago. Batetik, urteak beharko ditugulako poliki-poliki zuzendaritza mahai nagusienetatik gizakumeak erretiratu ahala, lekua hartzeko; baina bestetik, oraindik ere gizonen rolak agintzen duelako kudeaketa ereduan. Hala ere, nahiz eta dauden emakumeek musean jardun halabeharrez, haiei esker poliki-poliki aldatuko da argazkia... eta jokoa. Badakizuen horiei, bejondeizuela!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak