Arrastoak

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2015ko eka. 8a, 09:14

Ondo merezitako Donostia saria eman zaio aurten Dejavu taldeari.

Jadanik bizitakoak dira gure genetan gelditzen diren markak eta eurek ere arrastoa utzi dutelako bederen. Taula gainean mezua ezin argiago ozen hedatzen zen bitartean, hosto sikua oparitu ziguten haren zainen erliebean sumatu eta sentitu genezan gure arbasoek gugan utzitako arrastoa... Aitor Mazo ere bertan zen eta orain arrastoa da. Soinua harago baitoa.

Taulatik ikuslera bueltatuz, aurreko batean amamarekin lo egitea egokitu zaidala otu zait. Baserrian bizi den 95 urteko amamak ematen dit aldioro lezioa eta haren arrastoak izango ditudan harrotasunez hartu nuen lo.

Eskarmentu handikoa da, gogor lanean baina esan beharrekoak isildu gabe, beti egin du aurrera tirri-tarra. Oraindik ere oiloei kasu eman, txakurrarekin eztabaidatu eta katuak mimatuz bizi da. Ortutik eguneroko itzulia ematen du, eta, noizean behin, autobusa dagoenetan behinik behin, azokara joan-etorria egiten du. "Nagusitan bera bezalako izan gura nuke!". Tamalez, orain buruko muskuluari eragiten diogu lan eta ez gorputzekoei, lehengoen legez. Horregatik diot lehenago iraungiko garela minez ala buruhausteez jota. Zer pentsa eman zidaten, dejá bizitakoaren hausnarra. Gure arbasoek bizi izan duten eboluzio, zein bizimodu gogorrago ala goxoagoek, gugan utzi duten aztarnaz jositako bide orriaz, guri ere isuri digutena nahigabe. Guraso bi, hauen laurak eta haien zortzi sortzaileek... milaka arbasoren gaurkoa gara. 

Finean, egiten duguna garenez, ea nolako arrastoa uzten diguten hautatuek!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak