Eliza (ta) erromatarra

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2014ko ira. 16a, 00:00

Rita Pavone-ren Ballo del matone melodia sarkorra kendu ezinik hegazkinetik jaitsi ahala, kotxe diminutoen artean eta adokinezko zoruan zehar, beste kanturik ez balegokio moduan bisitatu genuen Erroma.

Mende asko pasatu dira eliza katolikoaren iluntasunetik argia ikusten hasteraino, artean, Cesar-ak Aita Santu mordoxkek ordezkatu dituzte inperioan. 

Erromatar ingeniariek eginiko eraikuntzen hondarretatik ehunka eliza kupuletarako historia luzea dario hiriak. Aurrerakoia dirudi, nahiz ta oraindik Kapilla Sixtinan soinburuak biluzik eramatea debekatzen duten, haragiaren erakusgarri lizunagatik edo nonbait… Horma eta sabaiak begira dituzun aingeru, apaiz, Aita Santu eta Jaungoikoak –denak gizonak– biluzik daudelako edo! 

Eta pentsatzen duzu, zenbat arbasok botako zuen izerdia harriak garraiatzen, erlijioaren gotorlekuak eraiki ahaleginetan. Edo horma-irudikoei bizimodua goxatu, jatekoak eta sutarakoak halabeharrez erregalatuz. Garai ilunak bezain ezkorrak eta gogorrak, bizian ondo eginaren heriotzaren ostekoaren esperantzaz sufritutakoak. 

Egun, bestelako garaiak bizi ditugula eta ezin kexatuko gara... Errukienak guri haiena tokatu balitzaigu!

Eta hara non, erlijioaren politikaz libro ginelakoan, oraindik munduan gerra eta hilketak Jaun-goikoen izenean diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak