Zelulosaren merkatua bereganatuta duten multinazionalen amorrurako, ideia bikaina. Hala nola, ez dute ezer egin mooncup-a eskurago eduki alde. Alderantziz, munduko emakume bakoitzaren hilero derrigorrean erabiltzeak irabazi andanak trabarik ez duela bermatzea baino.
Kalkuluak egiteak soilik zorabioa dario: demagun munduan 2.000 milioi garela hilekoaren menpean gauden emakumeak eta bakoitza hilero 5 egunetan zehar, urtean 60 alditan… erabiltzen eta errausten dugun zelulosa piloa!
Horregatik, biberoi tetinaren antzeko tramankuluak, erabilera bakoitzean garbitu eta berrerabili daitekeen heinean eta behar ez duzunean gorde, onurak besterik ezin ditu ekarri.
Zaborra gutxitu baino kasik zero bihurtzen da bat-batean, eta zer esanik ez, gorputzaren ezagutza nola handitzen den, jabetzea norberaren ezagutzetik hasten da-eta.
Erabilerak erakutsi dit, eroso sentitzen takarraran, zein bizikletan, zein uretan, zein mendian gora… gusturago egoten uneoro ta hile-oro. Horregatik proposatzen diot emakume orori, kontzientzia garbi bat eta ez odolustua!