Txabolan lotan

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2013ko abe. 19a, 00:00

Mende laurden bat pasa ondoren… halaxe izango da txabolara lehen aldiz joan ginenetik.

Orduan, mendi itzulia egin asmoz geratu ginen Leixargarateko txabolan lotara, gerora Hiru Handiak hiru-egunetan izango zena frogatu guran. Orduan egin genituen Murrukixokoak lagun, ariketa espiritualak medio, gaur oraindik lagun darraigunak.

Bada, asteburu pare bat dela, berriz eta ohitura legez Leixargarateko txabolan pasa duguna gaua. Azkenaldian umeak ere gurekin etortzen dira, eta gure ohitura oraindik ez espiritualei jarraiki, oinez igotzen dugu asteburua bertan pasa asmoz. Baina azken urteotan bi txabolak okupatzen ditugun jende kopuru andana egoten gara.

Euripean paradisuan egon ginen. Non egon daiteke bada hobeto, gure adinean lagunekin hizketaldi sakonak, hitz aspertuak, eztabaida eta barreak presarik gabe eta kotxea hartzeko beldurrik gabe? Gutxiegitan aprobetxatzen dugun aukera horietariko bat da txabola, sutondoan goxo eta naturaren erdian gozatutako egonaldia, nagusiek zein gazteenek atseginez urtero errepikatzen duguna. Bizipen gogoangarria! 

Bertako paradisua da mendi taldeok hain txukun kudeatzen duten aterpea. A ze zortea daukagun mendizaleok! 

Eskerrik asko benetan Besaideri eta Murrukixori. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak