Mila esker!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Elorza 2018ko urt. 13a, 00:00

Urteroko legez, sekula beteko ez ditugun nork daki zenbat asmo onez beteta ekin diogu urteari. Gimnasio, dieta, ingeles eta dantza ikastaro, tabakoa uztea edota arduratsuagoak izatea, ez dira faltako urtero errepikatzen den zerrenda amaigabean.

Asmo onak alde batera utziko ditugu, bizitza honek daraman abiada bizian gehiegi pentsatzeko astirik ere ez baitugu eta. Ez diot hobekuntza handirik eskatu nahi urte berriari; aurrekoa berdintzeko gai bada, konforme. Eskerrak eman nahi dizkizuet nire 2017a urte zoriontsu bilakatu zenuten guztioi, lagun zein ezagunei, arrazoi eta arlo ezberdinak medio nire bizitzako parte bilakatu zaretenoi zein kalean gurutzatzerakoan irribarre bat eskaintzen didazuenoi. 2018an nire alboan beharko zaituztet berriz.

Eskerrak eman ere urte hauetan guztietan zutabe honetan jarraitu nauzuen irakurle guztioi, plazer bat izan da urteotan zeuen barnera iritsi ahal izateko ahalegina egitea. Beste norbaiti aukera hori uzteko unea iritsi da. 2018 zoriontsu bat opa dizuet guztioi, zeuen zoriontasuna neurea ere izango baita. Musu handi bat, bihotzez, eta mila esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak