Hasi aurreko gai berdinekin eman diogu amaiera udari; ez da besterik albistegi, egunkari edo irratian. Modu baketsu baten euren etorkizuna erabakitzeko nahia duten milaka herritarren aurka joateko asmo irmoa azaldu zuen gobernuak uda aurretik, eta, zoritxarrez, asmo horiek areagotu egin dira. Ikusteko dago datorren asteburuan zer gertatuko den.
Udako bueltak baditu bere gauza onak ere; tira, bueltatu behar hori arintzen digutenak, hobeto esanda. Futbolzaleontzat, astebururo Agorrosinen edo Ipintzan partiduak ikusi eta zerbait hartuz sortzen den giroak eta sanmartinak, herrian hain kutunak diren jaiak, esaterako, urtero ditugu zain uda bukatzerako. Ez da erraza, ez, udari agur esatea. Baina lasai egon, konturatu orduko Gabonak gainean izango ditugu eta. Bitartean, milaka aukera izango ditugu normaltasun hori berezi egiteko. Gure herriaren etorkizuna erabakitzeko aukera izan beharko genukeen bezala, gure bizitza ahalik eta hobekien bizitzeko eskubidea dugulako!