Ilusioaren indarra

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Elorza 2017ko mai. 27a, 00:00

Askotan gertatzen zaigu. Norberari edo gertuko norbaiti pasa arte, imajinatzeko ere ez gara kapaz izaten. Loteria txar izenez batailatuta mintzatu nintzen gaiaz orain hilabete batzuk idatzitako Miresmena zutabean.

Azken asteotan, horietako kasu bat gertutik ezagutzeko aukera izan dut. Leire Martin Pineda bergarar gazteak AME gaixotasun arraroa du, gurpil aulkira kondenatzen duena. 

Bizitza osoa darama bere familiaren eta ingurukoen laguntzarekin gaitzari aurre egiten.  

Zorionez, oraindik badira, trukean ezer eskatu gabe, ilusio eta lan askorekin, horrelakoak eta beste mila arazo dituztenei laguntzeko lanean dabiltzanak. Horren adibide, ekainaren 17rako, gaitzaren ikerketan aurrera egin eta familiari laguntzeko Zutik festa erraldoia antolatu duen IGAM taldea. Ekimenarekin bat egiteko gonbita luzatzen dizuet, kausak merezi du eta.

Orain hilabete batzuk bezala, gaixo, familia, erakunde, profesional eta boluntarioentzat dira lerro hauek, ez bainaiz aspertuko esaten nire miresmen osoa zutela, dutela, eta izaten jarraituko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak