Zorionak eta mila esker!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Elorza 2017ko mai. 6a, 00:00

Urte osoko lan gogorraren ostean, helburua lortu dugu, txapeldunak gara, eta datorren denboraldian Ohorezko Erregional Mailan izango gara berriz. Zorionak eman jokalari eta entrenatzaile taldeari egindako denboraldi bikainagatik.

Beraiekin batera, lorpen hau posible egin dutenei, eskerrak eman nahiko nizkieke: partidu guztietan, etxean zein kanpoan, alboan izan zaituztegun bazkide, guraso, lagun eta zale guztioi, mundialak zarete! Harrobiko gainontzeko entrenatzaile eta jokalariei, bereziki, Lehen Mailako Erregionaleko taldekideei, lehen taldeari emandako laguntzagatik. Edozertan laguntzeko prest gure ondoan izan zaituztegun guztioi eta klubeko babesleei. Ekainaren 10eko Mahonero Egunean espero zaituztegu guztiok.

Ezin ahaztu orain bi urte gurekin batera proiektu honetan hasi ziren Pedro Rico eta Iñigo Zaitegirekin, garaipen hau zuena ere bada. Eta, nola ez, zuzendaritza taldeko lankideak. Momentu on eta txarretan, bat eginda, indarrak batu eta elkarrekin hau guztia aurrera ateratzeko egindako lanagatik. Zuek ere mundialak zarete! 

Zorionez, ametsa ez da amaitu, eta oraindik gauza handiak ditugu jokoan. 

Mila esker denoi; aupa Bergara!

----------

Iosu Elorza Alberdi

Bergara Kirol Elkartea

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak