Aldi berean, Atlantikoaren beste aldeko danbor hotsak munduaren alaitasuna kolakan jartzen hasiak ziren. Amerikarrek aukeratu duten gizon ilehori, handiki eta harroputzak kargua hartu zuen egunetik lortu du guztion arreta bereganatu eta kezka sortaraztea. Debekuen eta harresien garaietara itzuliz, historiako pasarte ilunenetako kontuak ekarri dizkigu gogora.
Nik oso argi daukat. Hartuko dituen erabaki asko kaltegarriak izango dira guztiontzat, bai, baina ez du lortuko alaitasunarekin amaitzea. Aberatsago edo pobreago, alboan ditudanen, lagun zein ezagunen, zoriontasuna izango da nire bizipozaren iturri. Benetan balio duen aberastasuna, dudarik gabe.
Beti bezala, presaka eta astirik gabe gaurkoan ere... Cadizerako maleta prestatzeko daukat oraindik ere! Izango dugu elkarren berri, beti pozez, beti alai!