Miresmena

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Elorza 2016ko urr. 30a, 00:00

Askotan ez gara konturatzen, ez zaigu burutik pasatu ere egiten.

Egunero bezala, iratzargailuak edo mugikorrak jotzean altxatu eta beste egun bati ekiten diogu normaltasunez. Egunerokotasuna barneratua dugu, ez diogu garrantzirik ematen, baina badira egunerokotasun horri aurre egiteko lanak dituztenak.

Loteria txar bezala izendatzen dut. Batzuek, jaiotza egunetik daramate; beste batzuei ustekabean, egun batetik bestera, bizia aldatzen die. Ez naiz Gabonetako milioiez ari, ez, osasun arazoez baizik.

Egunerokotasuna arazo barik aurrera eramatea gauza handia da. Zorionez, aurrera pauso handiak ematen ari dira, eta arazoren bat dutenen bizi kalitatea asko hobetu da. Sekula ezin da galdu esperantza, tunelaren amaieran argia azalduko denarena. 

Egunerokotasun horretan laguntzen duten familia, erakunde eta boluntarioentzat dira lerro hauek. Katxalin, FundAME, Aspanogi eta beste hainbat talderi eta ospitaleetan lanean zabiltzaten profesional guztiei esan nahi dizuet, nire miresmen osoa duzuela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak