Azken aukera

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Elorza 2016ko eka. 25a, 00:00

Hau bai da nire zutabea. Sorpresa izango da askorentzat, inori jasotzea gustatzen ez zaion horietakoa. Gaiaren berri genuenoi ere, unea iritsiko ez zen esperantza kolokan jartzen hasi zaigu.

Negozioa banatzeko akordio ezak, herri oso baten iraganeko eta gaur egungo bizipenak aurretik eraman ditzake. Nork ez du gogoratzen bertan bizitako pasarteren bat… herriko festa eta zapatu gaueko juergak; lagunarteko poteo, pintxo-pote, kintada, kafe saio...; egunero gosaltzera edo hamaiketakoa egitera doazenen istorioak. 

Urteetan herriko erreferente izan denaren eta izaten jarraitzen duenaren azken uneak bizitzen ari gaitezkeela ezin sinetsi.  Daukagun azken aukerari eustea geratzen zaigu.

Bizi osoan egin bezala negozioa mantentzeko lanean jarraitzen duenaren egoera jasangaitza da. Ulertezina, guztiz, gertatzen ari dena, lan talde oso baten kaleratzea onartezina izango litzakeen bezalaxe. Ezin gara besoak gurutzatuta geratu. Gazte, heldu, kuadrilla, familia, txikiteo lagun, kafeko emakume talde, langile, ikasle eta irakasle, zerbait egin beharra daukagu. 

Azken aukera herritarron esku dago. Geure ondare bezala babestu dezagun, urte luzez bergararron erreferente izaten jarraitu dezan. Saiatu gaitezen, asko dugu jokoan… zer diozue? 

#Animo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak