Kabaret 2.0 Deba

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Elorza 2015ko urr. 6a, 17:18

Ikuskizuneko protagonistetako batzuk.

Egun berezia izan zen zapatukoa. Ez genuen erronka makala, lehenbizikoz, Aratuste kontzertuko emanaldia Bergaratik kanpo ateratzea. Eszenatoki berri baten bi sesio antzezteko desafioa genuen aurrean. Estreinaldirako minutu gutxiren faltan, aldagela zein eszenatoki ostean irteteko zain geundenen urduritasun aurpegietan egun berezia zela antzematen zen.

Ikuskizun handi batez gozatu zuten, txundituta geratu ziren debarrak. Tartean, zenbait bergarar ere animatu ziren bigarrengoz ikustera. Azken hilabetetako 180 lagunen lanak merezi izan du; urduritasunak irribarre bilakatu ziren, erronka gaindituta ikuslegoaren berotasuna jaso genuen, sari hoberena. Izugarri disfrutatu genuen guztiok.

Lehendabizi, eskerrak Debako herriari, emandako harrera beroagatik. Kabaret ikuskizuneko musikari, aktore, umeei eta lan taldeko kide guztiei. Eta, nola ez, Kulunka dantza taldeari. Urte hauetan guztietan egin duten lana eskertu nahi izan genien eta euren herrikideen aurrean pilotalekuko ate handitik ateratzeko aukera aise aprobetxatu zuten. Mila esker bihotzez.

Deskantsu txiki bat hartzetako unea heldu zaigu, baina lasai, laster izango gara bueltan.

P.D. Alfredo, Javi, Manu eta Alaitz; zuek ez duzue deskantsu hartzetako astirik, abian da Aratusteak 2016

Iosu Elorza Alberdi (Kabaret taldearen izenean)

Erlazionatuak

'Kabaret' ikuskizuna Deban

Eneko Azkarate 2015 urr 06 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak