Lagunartean, familian, maite ditugunekin tarte luzeak izateko aukera da uda; erlojua eskumuturretik kendu eta, ordurik gabe, denboraren joanak ez du garrantzirik hartzen. Amesturiko bidaia egia bilakatzeko sasoia. Mendiaz, itsasoaz gozatzeko garaia. Herriko jaiak topera biziko ditugu. Pozak hartzen du gure gorputz osoa!
Hain gozo eta ederra dena bukatu da.
Egunerokotasunean sartu eta barruak tristuraz, penaz, bete dira, uda joan da eta… hasierako egun hauetan erritmoa hartu ezinik, loaren ohitura hartu ezinik gabiltza.
Uda giroa azken momentura arte luzatu nahi dugu, kaleak erakartzen gaitu eta errealitatea barneratu ezinik gabiltza. Negu beltzari, iluntasunari uko egin nahi diogu oraindik. Nahiz eta jakitun izan hotza, iluna, beltza, ate joka dugula. Azken afariak kalean, azken poteak aste barruan, amaiera baten hasiera!
Goza dezagun ahal dugun bitartean, uda joan eta negua ate joka dugu eta!