Eguzkia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elexpuru 2018ko eka. 2a, 00:00

Kondairak dio bizitzaren hasieran iluntasuna jaun eta jabe zela Lurrean. Zorigaitz honen aurrean, gizakiak Ama Lurrarengana laguntza eske joan ziren, izpiritu txarrak eta numenak uxatzeko zerbait egin zezan.

Ama Lurrak eskaerari erantzunez bere alabetako bat sortu zuen, eta Ilargi jarri zion izena. Gizakiak eskertu zion Ama Lurrari, baina argitasun hori nahikoa ez zela ikusi zuten. Berriz ere Ama Lurrari eskatu zioten, argi gehiago nahi zutela iluntasuna gainditu eta izpiritu txarrak aldentzeko. Orduan, Ama Lurrak bere bigarren alaba sortu zuen, Eguzki amandrea. Egunez Eguzkiaren argiak babesten zituela, baina gauez Ilargiaren argia ez zela nahikoa eta Ama Lurrari babesa eskatu zioten gauerako, eta Ama Lurrak eguzki lorea sortu zuen.

Eta Ama Lurrak etxe atarietan eguzki lorea jartzeko esan zien gaueko izaki txar eta beldurgarriak uxatzeko. Neolito garaitik, nekazaritzaren sorrerarekin, euskaldunok – eguzkia, euria, ekaitza, hodeiak, trumoiak– jainkotu eta gurtu izan ditugu. Kultur ospakizun eta eskaintzak egiten omen zituzten beraien mesedeak jaso ahal izateko. Aurtengoa ikusi eta gero, Eguzki Amandreari eskaintzak egin behar dizkiogu. Hodeiri, alde egiteko eskatu, eta Ama Lurrari, babesa, hainbeste eurik kalte ez egiteko, eta eguzkia neurrian etor dadila uzta eta gure osasuna babesteko. Has gaitezen, bada, akelarreak eta eskaintzak egiten gure arbasoek egin ohi zuten eran!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak