Gure mendietako artzainek ere zazpi urteko zikloak aintzat hartzen dituztela jakin nuen, zazpi urte elurra egiteko joerarekin eta beste zazpi elur gutxiagorekin izaten omen dira. Iazko udan jakin nuen aurtengo urtea elur zikloaren lehena dela. Datozen sei urteetan gure baso, mendi, zelai eta herriak zuriz maiz jantzita ikusiko ditugu.
Negu honetan bizitako euri eta elur kopurua ikusita, sinisten hasia nago. Herri jakinduriak berea duela aldean… urteetan eta mendeetan zehar zeruari begira jasotakoa egia ote?
Denborak esango digu gure sinesmenek eta gure herri jakinduriak oinarririk duten edo ez. Bitartean, elurraren zuritasunaz, belztasunaz, magiaz gozatuz jarraituko dugu. Goizean jaiki eta dena zuri eta elurrez jantzia ikustean gure barruan sortu ohi den poz, su eta energiaz beteko gara.
Eskerrik asko, Mari!