Zeruari begira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elexpuru 2017ko urt. 28a, 00:00

Bai, faltan botatzen dut baserritarren jakinduria eta bizimoldea, naturarentzat eta naturari begira bizi ziren haiek.

Aitzurra lepoan hartuta etxetik ateratzen ziren haiek, ondoko soro eta basoko urak ondo bideratzeko, urari bidea egiteko. Iluntzean tenpora garaian, etxe atarian, zerura begira zeuden haiek, laino eta haizeak zainduz. Haiek bai jakintsuak! Urte gutxian, asko aldatu da kontua, modernitate eta etorkizun hobe bat lortu bai, baina atzean asko galdu dugulakoan nago. Eta noizean behin naturak gogorarazten digu beraz ahaztu egin garela, seinaleak bidaliz ari da behin eta berriz.

Korrika eta presaka bizi gara; nonahi eraiki, itsasoari eta mendiari lekua kendu, ibaiei bidea moztu. Itsaso bizia denean negar egiten dugu etxeraino sartzen denean. Baso aldapatsua sustraietatik atera eta hondamendi itzela! Konturatu orduko basoa dugu etxe barruraino sartua. Unibertsitateetan irakasten ez den eta irakatsi beharreko ikasgaia falta dugu, gure arbasoen herri jakinduria, behaketan oinarritutakoa. Has gaitezen bada! Ikas dezagun naturari begira bizitzen eta gozatzen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak