Larramendiko erraustegiaz

Azken hilabeteetan bolo-bolo dabilen gaia da Larramendin jarri nahi duten erraustegia. Eta ez da gutxiagorako, Bergarari eta bergararroi zuzenean eragingo baitigu honek, baita inguruko herri zein herritarrei ere.

Gu arduratuta genbiltzan –eta gaude–, gai oso korapilatsua iruditzen zitzaigun eta informazioa falta zitzaigun talde bezala kontra agertzeko. Hala ere, bagenekien ez zela gure susmo txarretatik asko urruntzen zen egoera, eta azaroaren 10ean Udalak egin zuen bilera irekian zein azaroaren 22rako auzotarrek antolatu zuten mahai-inguruan gure susmoak berrestu besterik ez da egin.

Herri Hezitzaile taldeak herritar ororen ongizate, autonomia eta garapen globala bilatzen ditu, eta Larramendiko plantak zuzenean eta modu ezkorrean eragingo duela ziur egonik, erraustegiaren kontrako jarrera argi utzi nahi dugu. Osasunaren ikuspegitik ez direlako bermeak betetzen, Bergara eta ingurua kutsatzeko bidea delako, aurkeztutako txostenetan eta emandako azalpenetan informazioa falta delako... Larramendiko plantari ez!

Hemendik aurrera, eta orain arte bezala, ahal dugun heinean herrian antolatzen diren ekintzetara gehituko gara. Eta herritar oro berdina egitera animatzen dugu.

----------

Idoia Larrañaga de la Presa

Bergarako Herri Hezitzailearen izenean

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak