Eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Larrañaga 2014ko uzt. 19a, 00:00

2013ko uztailaren 21ean, nire gurasoek Gorla aldean paseo eder bat eman eta Kantinan pintxo goxo bat jan ondoren, aita ondoezik suertatu zen.

Zorionez, kantina inguruan paseatzen zeuden bakarrak ez ziren eta bi aldiz pentsatu gabe hainbat pertsonak nire aitari eta amari laguntza eskaini zieten: larrialdietara deitu, bihotzeko masajea, amaren ondoan egon... 

Ordutik askotan gogoratu gara beraiek han egotearen balioaz, "eskerrak bakarrik ez zeudela", beraiek emandako laguntza paregabeaz, eta gure familiaren esker ona beraiei nola helarazteaz.

Datorren astelehenean urtebete aita Gorla inguruan hil zela. Mendira paseatzera joan eta larrialdi egoera batean dauden pertsonekin topo egitea gure bizitzan noizbehinka gertatzen den egoera bat da, zorionez. Ez da egoera "samurra" izaten eta ziur nago nire gurasoei lagundu zietenek ere ez dutela gertaera hura erraz ahaztuko. 

Lerro hauen bidez, gure familiaren izenean, bihotz-bihotzez, gure eskerrik beroena eman nahi diegu iazko uztailaren 21ean Gorlako kantina inguruan nire gurasoei lagundu zieten guztiei. Mila esker.

----------

Idoia Larrañaga

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak