Eskuak gurutzatuta segitzen dugu?

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Casas 2026ko martxoaren 31

Ezohiko tenperaturak, ekaitzak gero eta bortitzagoak... 

Horiek guztiak gizakiaren adimenaren ondorio dira. Hamaika ikusteko jaioak gara.

Eta guk geuk besoak gurutzatuta segitzen dugu klima aldaketaren aurrean. Zer behar du gizarte honek berehala mobilizatzeko? Barka diezadala egiten ari denak. Are gehiago, nire errekonozimendu eta begirunerik zintzoena.

Gutako bakoitzak ingurumena errespetatzeko ekintza zehatz batzuk egingo balitu, horren eragina nabaritu egingo genuke. Badakigu zer egin behar den, baina ez dugu egiten. Ondo informatuta bagaude, jabetzen gara eta badakigu nola konpondu arazoa; hala ere, ez dugu egiten. Birziklatzea, ura aurreztea, alferrikako kontsumoa saihestea, paperontziak eta edukiontziak erabiltzea... horiek guztiak dira behar-beharrezko.

Gizarte osoaren konpromisoa behar da, eta domino efektua, nire iritziz, bakarrik etorriko da. Oraingoz, egoismoa soberan dago, eta gizarte-kontzientzia eta komunitate-sentimendua falta dira. Euskadi beti izan da egiteko gehiago esateko baino. Aplika dezagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak