Giza eskubideak denentzat

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Casas 2022ko uzt. 3a, 00:00

Ez dut ezer ulertzen. Benetan. Harrigarria da ez onartzea pertsonak motibazio eta arrazoi desberdinengatik dabiltzala alde batetik bestera. Kontuan izan beharko genuke hori Euskal Autonomia Erkidegoan, XX. mendearen bigarren erdian beste autonomia-erkidego batzuetako pertsonak etorri baitziren hona.

Migrazio-mugimendu horiek eragiten dituzten kausez harago, bizitza hobea bilatzea da helburua. Ez al da hori denok nahi duguna guretzat eta geure senide eta ingurukoentzat? Ez al da zentzuzkoa?

Zergatik ez dugu ezer egiten eta ez dago gizartearen erantzunik mugetan heriotzak izaten direnean?

Ez da Melillan gertatzen den kontu bat, ez da Mexikok Ameriketako Estatu Batuekin duen mugan gertatzen den zerbait, Bidasoaren ibilguan ere badugu. Ez dezagun ahaztu aurten hamar pertsona baino gehiago hil direla Frantziara igaro nahian.

Hemen, mundu honetan, ez dago inor soberan. Guztiok behar duguna da giza eskubideak errespetatzea. Unibertsalak dira. Guztiok behar duguna da bestearengan aitortzea, migratzailea izan ala ez, badituela. Beldurrik gabe, aurreiritzirik gabe, harrera eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak