Familiak dira zaintzaren protagonista nagusiak Euskadin. Eta familia-gune horretan, gaur egun ere, emakumeek daramate pisurik handiena. Eta kontua ez da mendeko adinekoez bakarrik arduratzea: seme-alabak dira, gaitasun desberdinak dituzten pertsonak dira, eta abar.
Zainketen oreka eta birbanaketa berria bultzatzeaz hitz egingo da aurten. Hala ere, ibilbide luze honen barruan, etxeko emakume zaintzaile eta langileen ezinbesteko figura aipatu nahi nuke.
Femeninoan, bai; oso gizon gutxik egiten dituzte lan horiek profesionalki. Premiazkoa da gizartea emakume horien lanaren garrantziaz jabetzea. Zorretan gaude. Gizarte-aitorpena zor diegu. Aitorpen hori haien lan-baldintzetara, ordainsarietara eta etengabeko prestakuntzara eraman behar da, haien egoera kaskarra amaitzeko.
Zaintzaileak ere zaindu behar dira. Berdintasuna eta erronka demografikoa hor daude, eta ezin ditugu alde batera utzi.